Manamendua da, horrela zeritzon
Kierkegaardek. Hobe izango da
-uste dut nik-
maitatzea, jara
egin gabe manamendu horri.
Elkar ezagutuz
arima arimaz,
erantzunez
odolak odolari,
jakin gabe, hegada
zabalean –gorantz
ala beherantz-,
zein izango ote den
helmuga.
Euskal
itzulpena: Miren Billelabeitia
Baski keelde tõlkinud: Miren Billelabeitia